XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CHARLES BELTZUNTZE BIZKONDEA (1796-1872)

Fr. Michel`en esanez, Euskalerriko seme ospetsuenetariko bat dugu Beltzuntze au.

Sendi ontakoak jatorriz Auñamendi-emengo aldekoak ziran, eta XV`garren mendetik ara abizen ori gora aundikoa izan da gure kondairan.

Mugaz bestaldean errokatu ziran, ala ere, aintziña baten beltzuntzetarrak, eta Chaho`k dioskunez, Irube`ko erensugea eran zuen Gaston gaztea ta 1720`ko izurritean Marsella`n kementsu jokatu zuen Beltzuntze gotzaia famili ortakoak izan ziran.

Urte batzuk geroago Beltzuntze bizkondea, bere izeneko gudari talde batekin, Hannover (1763) deritzan burrukaldietan osoz nabarmendu zitzaigun, Hastenbeck, Sonderhausen, Bergen, Corbach eta Rhinberg`eko erasoetan batez ere: gudaririk geienak euskaldunak zituen.

1764`an Baxenabarra`ra itzuli zan, Meharin`go bere lur-zatietara, Amikuze`n, Ziberoa`n eta Arberoa`n zeuzkanetara.

Txit ospetsu zan, eta bein, errian goraka artu zuten egun alai batean, itsu batek abestu zion jauregi aurrean Nafartarren arraza asten dan amar ahapaldiko poema (Fr. Michel Le Pays Basque, XI atala).

Karlos Bizkonde au Beltzuntze koronelaren billoba dugu, 1796-8-28`an jaioa ta Bordele`n 1872-5-18`an illa.

Onetxek bere Meharin`go gazteluan ostatua eman zion Beira`ko errege-alabari (1793-1874), bere nebatzako ta senargai zitzaion On Karlos V`rekin biltzeko Espaiña`rantza igeska zetorrenean.

1838`an ezkondu ziran Beira`ko Maria Teresa printzesa ta Karlos V`garrena, ta urrengo urtean (1839) bukatu zan lenengo karlatar guda, Maroto`k eta Espartero`k Bergara`n alkarri eman zioten maltzur-besarkadaz.

Chabo`k 1838-11-4`garreneko idazki baten dioskunez, 45 urte zeuzkan printzesak eta zuria, ederra ta aundikia zan.

Karlos Beltzuntze`k euskal-gai asko saratu zitun, prantsesez geienak, or-emengo aldizkarietan argitara emanez.

Berea du: